Ihana Egin Leku! musika deialdia

ekaina
03
osteguna
19:00
2021
Ortuño

23 urteko Gasteiztarra naiz. Txikitatik ibili izan naiz musika munduan murgilduta hala edo nola; abesten, pianoa jotzen, dantzan; baina gitarra erosi nuenean hasi nintzen topatzen nire estiloa eta idazten nire abestiak.

Barnean daukadana askatzeko idazten dut. Askotan, nik neuk nire burua ulertu ahal izateko. Momentuko sentipenak izan ohi dira gehienetan, edota denbora luzez buruan bueltaka izan dudan gai edo kezkaren bat.

Niretzat idatzi izan dut beti, baina orain, idatzitako hori partekatzen hasteko garaia heldu dela sentitzen dut.

Gaurkoa Egin leku! deialdiko seigarren eta azken aurkezpena izango da. Ikasturte honetan zehar honako musikari hasiberriak ezagutu ditugu Deñe, Aitor Regueiro, Lorea, Maialen Aristegi, Urko Buruaga eta Ihana bera.

Uztailean berriro zabalduko dugu deialdia, eta ea zenbat gaztek ematen duten izena!

Ekimen hau antolatzeko Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntza izan dugu.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.