[BERTAN BEHERA] Idoia Ilun eta abar

maiatza
27
osteguna
19:30
2021
Ortuño

Gaur arratsaldeko kontzertua bertan behera geratu da artistaren ondoezagatik.

Idoia Asurmendiri familia girotik datorkio musikarako zaletasuna, eta txikitatik hasi zen bere etxeko musika-tresnekin esperimentatzen. Urte askoan, bere aisialdia ere horretara bideratu du, hainbat abesbatzatan parte hartuz eta piano ikasketak eginez. Bestalde, pedagogiako espezialitateko musika-ikasketak hasi ditu Musikenen.

Duela urte batzuk bakarlari bezala hasi zen inguruko herrietan kontzertuak eskaintzen, euskal abestien bertsioak egiten zituen, baita pop-rock eta soul estiloko kanpoko abestien bertsioak ere, baina orain abestiak ere konposatzen ditu eta hainbat alditan poesia sorkuntzak eta bere lana uztartzen ditu. Bere abestiak jotzeko asmoarekin sortu zen ‘Ilun eta abar’ proiektua.

2020ko udan hogei bat kontzertu eskaini zituen gure geografiako antzoki eta txokoetan eta urte bereko udazkenean bere lehen diskoa grabatu zuen, 2021eko udaberrian aurkeztuko duena.

Eñaut Elorrieta eta Olatz Salvadorrekin kolaboratu du, eta Fernando Velázquez-ek moldatutako bere kanta bat Euskadiko Orkestrarekin grabatu du.

Karlos Aranzegi (perkusioa), Joanes Ederra (baxua) eta Andoni Garcia (gitarra) dira bere taldekideak.

Oihanederrera bikote formatuan etorriko da Joanes Ederrak lagundurik.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.