Ibil bedi Berandu baina garaiz

uztaila
31
ostirala
20:00
2020
Falerina lorategia

Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu.

Gaurkoan zikloa borobiltzeko kontzertua izango dugu Falerina Lorategian. Ibil bedi taldearen kontzertua pandemia garaiarako antolatuta geneukan ekitaldietako bat da, eta ziklo honen baitan berreskuratzen dugu orain.

Ibil Bedi Nafarroa Garaiko herri desberdinetako bost gaztez osaturiko taldea da. Iaz plazaratu zuten beren lehen diskoa: Berandu baina garaiz. Horrez gain, urte amaieran bideoklipaz lagunduriko kantu berri bikoitza atera dute: Bide zuzena – Teilaturantz.

Kontzertuetan diskoan grabaturiko kantez haratago joaten saiatzen dira, publikoak abestiak bere senti ditzan.

Gaurkoan hirukote formatuan etorriko dira, akustikoan. Kantuak gordinago, biluziago.

Besterik gabe, plazer baduzue… Ibil bedi.

Oharrak:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eskuratu ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira, uztailaren 23tik aurrera:

  • Bibe plataforman
  • oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita
  • Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara

*Gonbidapenak agortu arte, edo emanaldi egunera arte.