Homosexualitatea film laburrean Hainbat egile

ekaina
01
asteartea
19:00
2021
Ortuño

Euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko Filmazpit programak bat egin du Zinegoak, Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiarekin nazioarteko sei film biltzen dituen Zinegoak 2015 – Film laburrak bilduma kaleratzeko.

Homosexualitatea ardatz duten film laburren bilduma: Zinegoak 2015

Doce de Goiabada (Fernanda Rocha. Brasil, 2014) Elisa eta Denise lagun minak dira. 11 urteko neskatxak dira. Egun batean Elisaren amonak joko intimoak partekatzen topatuko ditu. Elkarrengandik urruntzera behartuko dituzte.

En eftermiddag (Søren Green. Danimarka, 2014) Mathias Frederik bere lagunarekin maitemindurik dago eta esan egin nahi dio. Halaber, momentua iristen denean, lehenengo pausua emateko beldur da…

Hole (Martin Edralin. Kanada, 2014) Baztertu egiten duen mundu batean, bere oreka eta intimitatearen bila dabilen gizon minusbaliatu baten erretratu gordina.

Miss Finknagle Succumbs to Chaos (Amy Harrison. AEB, 2013) Liburutegiko arduraduna desagertzen denean, institutuko lau ikaslek beraien irudimena frogan jarri behar izango dute misterioa argitu ahal izateko. Baina euren teoriak errealitatetik oso urrun daude…

Pepper (Marc Cleary, Craig Robert Young. AEB, 2013) Drag queen izateko erabakia hartu zuenean bere semeak errefusatu egin zuen Pepper. Haur batekin ezustean topatu ondoren familia eta “zuzena dena” egiteak duen garrantzia ekarri dio gogora.

Tomorrow (Leandro Tadashi. AEB, 2014) Clark eta Trevor unibertsitatean ikasten hastear daude eta beraien arteko ­adiskidetasunaren etorkizunari buruz mintzo dira… Gabon Zahar eguna da eta Clarkek neska batekin lagundu diezaion eskatuko dio Trevor-i.

Hizkuntzak: ingelesa, portugesa eta daniera, euskarazko azpitituluekin

Iraupena: 77’

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 25etik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.