Garabide elkarteak proposatuta hizkuntza gutxituen inguruko hainbat mahai-inguru antolatu dira udazkenean. Ekitaldi hauetan, Euskal Herrian azken 60 urteetan izandako euskararen biziberritze prozesua ezagutzera emango da, eta bestalde, munduko beste jatorrizko hizkuntzek gaur egun bizi duten egoera ere azalaraziko da.
Bigarren mahai-ingurua, hizkuntza gutxituen oraina aztertuko duena, urriaren 29an izango da, eta “Oraina sentitu” du izenburu.
Saio hau Waye dokumentalaren aurkezpenarekin hasiko da, eta lan horren zuzendariak izango dira bertan.
Partaideak honako hauek izango dira:
- Egoitz D. Ibargoitia, Andoni Marquinez eta Irati Briñas (Waye dokumentala).
- Socorro Cauich Caamal (Radio Yúuyum eta Yúuyum-eko kidea)
- Oscar Chan Dzul (Centro Interdisciplinario de Investigación y Desarrollo U Yich Lu´um-eko kidea)
Aurkezle eta gidari: Jon Sarasua (Garabideko kidea eta HUHEZIko irakaslea)