Garabide elkarteak proposatuta hizkuntza gutxituen inguruko hainbat mahai-inguru antolatu dira udazkenean. Ekitaldi hauetan, Euskal Herrian azken 60 urteetan izandako euskararen biziberritze prozesua ezagutzera emango da, eta bestalde, munduko beste jatorrizko hizkuntzek gaur egun bizi duten egoera ere azalaraziko da.
2019ko udazkenean Euskal Herrian izango ditugu hizkuntza komunitate ezberdinetako lagunak Garabide elkarteak antolatzen duen “Hizkuntza Biziberriko Gidaritzari buruzko Ikastaldi Trinkoa”-n parte hartzeko. Hizkuntza indigenen aldeko hainbat ekintzaile egotea aukera ona da aurrera begira jartzeko, eta hizkuntza gutxituek dituzten erronken inguruan hausnarketa elkarrekin egiteko. Euskararen kasuan, nondik gatozen gogoratu, non gauden jabetu eta nora joan nahi dugun hausnartzeko baliagarriak izatea nahiko genuke.
Irailetik azarora bitartean, jendeari irekitako hiru saio izango dira, eta beste hainbat tailer itxi. Saio hauek iraganari, orainari eta etorkizunari begira izango dira.
- Lehenengo saioan, irailaren 24an, iraganari begira jarriko gara, eta euskararen biziberritze prozesua zein izan den aurkezteko mahai-inguru bat antolatu da. Mahai-inguru horretan arlo desberdinetan erreferente diren hiru lagunek parte hartuko dute.
-
- Egindakoaren kontzientzia izan: Euskararen biziberritze prozesuak izandako klabeak definitu
- Jasone Mendizabal (Topagunea)
- Edurne Brouard (AEK)
- Miren Azkarate (UPV/EHU)
- Egindakoaren kontzientzia izan: Euskararen biziberritze prozesuak izandako klabeak definitu
Aurkezle eta gidari: Iñaki Mtez. De Luna (Garabide)
- Bigarrengo saioan, urriaren 29an, orainari begira jarriko gara, eta munduko hainbat komunitate indigenetatik etorritako partaideak izango dira beraien herrian gaur egun haien hizkuntzek bizi duten egoera azalduko dutenak.
- Oraina sentitu: Beste herrialde batzuetan komunitate indigenek bizitzen duten egoera ezagutu
- Waye dokumentalaren aurkezpena (Egoitz D. Ibargoitia, Andoni Marquinez eta Irati Briñas zuzendariak)
- Socorro Cauich Caamal (Radio Yúuyum eta Yúuyum-eko kidea)
- Oscar Chan Dzul (Centro Interdisciplinario de Investigación y Desarrollo U Yich Lu´um-eko kidea)
- Oraina sentitu: Beste herrialde batzuetan komunitate indigenek bizitzen duten egoera ezagutu
Aurkezle eta gidari: Jon Sarasua (Garabideko kidea eta HUHEZIko irakaslea)
- Hirugarren saioa, azaroaren 26an, etorkizunari begira egongo gara. Arlo desberdinetako lagunek euskararen erronkak zeintzuk diren azalduko dituzte.
-
- Egin beharrekoak definitu: Hizkuntza gutxituen erronkak zeintzuk diren zehaztu
-
-
- Gartzen Garaio (Aiaraldea Ekintzen Faktoria)
- Isabel Arias (Tafallako Garces de los Fayos Ikastola)
- Aitor Aldasoro (Beasaingo Udala)
-
Aurkezle eta gidari: Iñaki Lazkano (Oihaneder Euskararen Etxea)
Saio guztiak 19:00etan izango dira, Oihaneder Euskararen Etxean.