Garabide elkarteak proposatuta hizkuntza gutxituen inguruko hainbat mahai-inguru antolatu dira udazkenean. Ekitaldi hauetan, Euskal Herrian azken 60 urteetan izandako euskararen biziberritze prozesua ezagutzera emango da, eta bestalde, munduko beste jatorrizko hizkuntzek gaur egun bizi duten egoera ere azalaraziko da.
Lehenengo mahai-inguruan hizkuntza gutxituen iragana aztertuko da, eta irailaren 24an izango da, eta “Egindakoaren kontzientzia izan” du izenburu. Partaideak honako hauek izango dira:
- Jasone Mendizabal (Topagunea)
- Edurne Brouard (AEK)
- Miren Azkarate (UPV/EHU)
Aurkezle eta gidari: Iñaki Mtez. De Luna (Garabide)