Hitzak Hots: Antton Valverde, Miren Agur Meabe eta Anjel Lertxundi

maiatza
11
ostirala
21:30
2018
Vitoria-Gasteiz

Maiatzean, poesiak paperari, liburuei eta pantailari ihes egingo die, eta kometa baten antzera, Araba eta Gasteiz hegan zeharkatuko ditu Oihanederren lur hartu arte: Poetak Maiatzean 2018.

Gaurko emanaldiaren izenburuak poesiaren eta musikaren arteko uztarketa adierazten du, eta horretarako Antton Valverde, Miren Agur Meabe eta Anjel Lertxundi izango dira eskenatokian. 

Sarreran eta erdi partean, Anjel Lertxundiren hausnarketa izango da: poesiaren musikaltasuna, emakumeek ustez idatzitako letren eskasia, eta abar.

Jarraian, Antton Valverderen zortzi kanta berri, bost euskal emakume poetaren testuetan oinarrituta: Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia, Tere Irastortza, Jule Goikoetxea eta Miren Agur Meabe.

Anttonek interpretaturiko kantu bakoitzari, Miren Agur Meabek erantzungo dio hainbat testu propio irakurriz; beste poeten testuekin izandako elkarrizketaren emaitza da.

Ekitaldira sartzeko GONBIDAPENA beharrezkoa izango da, eta Oihaneder Euskararen Etxeko harreran izango dira eskuragarri maiatzaren 7tik aurrera (09:00-21:00)

Bi gonbidapen hartu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.