Hitza lanabes, sarritan aldrebes Ilaski Serrano, Franck Dolosor eta Edurne Azkarate

otsaila
24
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan 2021ean, eta Ahoskera laborategia izango da.

Ahoskera Laborategiaren aurkezpen gisa mahaingurua antolatu da euskara lanabes duten hiru profesionalekin: Ilaski Serrano (Bermeo 1976), Franck Dolosor (Donibane Lohizune, 1977) eta Edurne Azkarate (Oion, 1993).

Lehenengo biak kazetariak, esatariak eta telebistako aurkezleak, eta azken hau Edurne Azkarate, aktorea eta telebista aurkezlea. Hirurak eskarmetu handikoak hitzarekin lan egiten, euska lanabes beren lanak aurrera eramaten.

Imanol Miranda (Azkoitia, 1981) irakasleak egingo du saioaren eta Ahoskera Laborategiaren aurkezpena, eta Jon Sanchez (Altza 1980) kazetariak gidatuko du mahaingurua.

Ahoskera laborategiaren inguruko informazio gehiago hemen.

Jarduera honek AEK eta IKA euskaltegien laguntza jaso du.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako JARDUERA BAINO ASTEBETE LEHENAGO IREKIKO DA AUKERA:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.