Arrhash (Pozoia) dokumentala

otsaila
18
osteguna
19:00
2016

arrhash 2Hitz adina mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Hilero hizkuntza gutxitu bat hurbiltzen digu, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak egiten dira eta hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturalak eskaini. Ikusi Hitz adina mintzoren bloga: hemen

Gaurkoan TAMAZIGHTERAra hurbilduko gara, herri amazightaren hizkuntza, bereber bezala ezagunagoak. Afrika ipar-mendebaldeko herri honek hainbat hizkuntza ditu eta tamazightera da horietako bat. 3.600.000 hiztun inguru ditu.

Arrhash (Pozoia) dokumentalaren bitartez hurbilduko gara hizkuntzara. Javier Radak eta Tarik el Idrissi-k zuzendutako dokumental hau  zio bat da, partekatutako amets bat, ahanzturan eroritako gertaera bat kontatzeko beharra. 1923 eta 1927 urteen artean espainiar ejerzitoak Rif-eko gerran mostaza-gasez bonbardatu zuen gizarte zibila. Espainia triskantza-metodo hauek erabiltzen lehengoetarikoa izan zen. Haatik, bere hilketak ahanztura egoki batean geratzea lortu zuen. Ia mende bat beranduago, Madrilen bizi den Rif-eko gazte batek gerra horretako azken lekukoen memoria gordetzeko erlojuaren Tarik El Idrissikontrako lasterketari ekiten dio. Gobernu espainiarrak inoiz ez ditu hilketa horiek aitortu, eta biktimak, oso nagusi jada, euren lekukotza hilobira eramateko zorian daude.

Proiekzioarekin batera zuzendarietako batekin, Tarik el Idrissirekin, Skype bitartez solasaldia egingo da. Dokumentalaren inguruan aritzeaz gain, Amazigh herriaren eta hizkuntzaren egoeraz hitz egingo digu.

Ekintza arratsaldeko 19:00etan izango da Betolaza aretoan.

eskuorria_otsaila-apirila Martxoaren 16an aurpegi ezagun bat izango dugu gurean, Franck Dolosor EITB-ko albistegietako aurkezlea. Euskalduna izateaz gain gaskoiera hiztuna ere bada. Gaskoiera, hizkuntza-talde okzitaniarren barne dagoen aldaera da Bereziki Frantziako Pirineo aldeko eskualdean hitz egiten da, Euskal Herriko zenbait txokotan barne, eta Araneko bailaran hitz egiten den aldaerarekin harreman zuzena du. Martxoaren 18an, ostirala, Gaskoniako herriko musika eta tresnak. Euskal Herriko tradizioarekiko loturak, ikuskizuna eskaniko dute Jean Baudoin eta  Andoni Ezeizak

Apirilaren 20an hizkuntza handi baten bisita jasoko dugu, kurduerarena, alegia. Kurdistan da munduan estaturik gabeko naziorik handiena eta hainbat herrialdetan barreiatuta daude kurduak, eta beraz, hiztunak. Beste hainbat kasutan bezala, kurduera oso hizkuntza-talde zabala eta anitza da, eta eskualdearen arabera aldaera bat edo beste hitz egiten da. Gurean, kurmanji aldaera izango dugu hizpide, Ipar Kurdistanen (Turkiaren menpe dagoen eskualdea) hitz egiten dena. Hizlaria Birgül Yılmaz hizkuntzalaria izango da, Londreseko SOAS Unibertsitatean doktoretza-tesia amaitu berri duen ekintzailea. Tamazightera saioa gaztelaniaz izango da eta gaskoiera eta kurduera euskaraz. Azken honetan, Teresa Praderak egingo ditu interprete lanak.