Gasteizen herri curriculuma ehuntzen Mari Karmen Garrido eta Josu Zubia

urria
13
asteazkena
18:30
2021
Ortuño

Ikaslearen irteera-profilaren ohiko galdera da abiapuntua: Euskarari eta euskal kulturari buruz ari garela, zer jakin behar du Gasteizko gazte batek derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean?

JAKIN aditza era zabalean ulertzen dugu: jakin, egiten jakin, (norbera) izaten jakin. Azken honi ere (balioak, jarrerak…) garrantzia ematen diogu.

Galdera horri erantzuteko, hezkuntza komunitatea beste hiru komunitaterekin harremanetan jarri nahi dugu, erantzun partekatuak bilatzeko:

  1. Euskalgintzarekin, euskararen inguruan diharduen komunitatearekin, alegia
  2. Euskarazko kulturgintzarekin eta
  3. Aisialdi hezitzailearen inguruan lan egiten duten kolektiboekin (aisialdia zein eskola kirola).

Hori horrela, lau saioko ziklo bat osatu dugu. Saio bakoitzak berezko zentzua du, baina, ahal dela, saio guztiak egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

Ikastaro hau Gasteizko Udalak antolatu du Gasteizko BerritzeguneakOihaneder Euskararen Etxea eta UEUrekin elkarlanean.

Gasteizen herri curriculuma ehuntzen

Euskarari eta euskal kulturari buruz ari garela, zer jakin behar du Gasteizko gazte batek derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean? Galdera horri erantzuteko, hezkuntza komunitatea beste hiru komunitaterekin harremanetan jarri nahi izan dugu, erantzun partekatuak bilatzeko: (1) euskalgintzarekin, (2) euskarazko kulturgintzarekin eta (3) aisialdi hezitzailearen inguruan lan egiten duten kolektiboekin.

Lehen saioan arlo metodologikoa landuko dugu, batez ere. Oñatin eta Aramaion herri curriculuma nola landu duten aztertuko dugu, guri ere tokian tokiko ikuspegia interesatzen zaigulako.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.