[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Haizea Arabako euskal rapa

urria
29
osteguna
20:15
2020
Ortuño

Eskilarapeko soinuak zikloaren barruan urriko emanaldian Haizea izango dugu Oihanederren.

Haizea, edo Haizeatxo bezala ezagutzen den euskal rapera, Urizaharrako neska gazte bat da. Bere kantuentan aldarrikapenak eta egunerokotasunaren problematika ezberdinak adierazten ditu.

2019ko abenduan argitaratutako Nire Bala bideoklipak 70.000 ikustaldirekin lortutako arrakastak musikari honekiko miresmena piztu du sare sozialetan.

Proiektua bera aldarrikapen gisa erabiltzen du, geroz eta emakume gehiago egoteko euskal rap eszenan.

Elkarrizketa egin zioten pasa den apirilean ALEA aldizkarian

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortu dira.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.