[BERTAN BEHERA] H-Artzetik, poesia musu zapietan Txakur Gorria eta Peru Galbete

urtarrila
24
Igandea
19:00
Klaustroa

Jarduera hau bertan behera geratu da covid’19aren eraginez.

Data berria lotzen saiatuko gara egunotan. Eta zerbait gehiago dakigunean emango dugu honen berri.

Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egitea da ikuskizun honen helburua. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu, eta gaur egungo galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da. Bilboko Loraldia jaialditik jasotako proposamen batekin ekin zioten proiektuari Txakur Gorria kolektiboko kideek eta Peru Galbete musikariak.

Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da; Artzeren poemen eta beraien errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko proiekzioa… barnebiltzen dituen ikuskizuna da. Artzeren obra guztia bildu, irakurri eta aukeraketa bat egin ondoren, horri forma eman eta eszenaratzeko modua bilatu dute Txakur Gorria kolektiboko kideek.

Taula gainean Peru Galbete Labiano eta Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka Mayoz, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arituko dira.

Parte hartzeko gonbidapena ezinbestekoa izango da.

GONBIDAPENAK:

*Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.