Guernseyera Julia Sallabank

urtarrila
18
asteazkena
19:00
2017

IRUDI NAGUSIA2Gaurkoan Hitz Adina Mintzo zikloan guernseyera hizkuntza aztertuko dugu.

Guernseyera Mantxako kanaleko Guernsey uhartean hitz egiten den hizkuntza normandiarra da. Uharte hauek urteetan zehar mantendu egin dute Britainiar Koroarekiko autonomia eta hori ere alor kulturalean nabaritu da: ez dira ez britainiarrak, ez frantsesak, baina izan litezke. Gaur egun ia ez da irakasten eskoletan eta 5.000 hiztunera ere ez omen da iristen, azken hamarkadan hizkuntzaren aldeko ekimenak abiatu diren arren.

julia-sallabankJulia Sallabanken eskutik ezagutuko dugu hizkuntza. Julia Londresko SOAS Unibertsitateko irakaslea da, hango Hans Rausing Endangered Language Program-en baitan. Guernsey-koa zuen ama eta hortik sortu zitzaion gerora hizkuntza ikasi eta aztertzeko gogoa. Geroztik, guernseyeraren aldeko hamaika ekimenetan jardun da. Ikerlari bezala, hizkuntza biziberritzea eta hizkuntza plangintza eta politika ditu ikergai nagusi, bereziki ikuspegi soziolinguistiko batetik abiatuta. Teorizatu gabea dela ebatzita, hizkuntza biziberritzearen esparrua ‘intelektualizatzen’ dihardu. Idazle oparoa ere bada, pasa den urtean “Cambridge Handbook of Endangered Languages” argitaratu zuen, Peter Austin adituarekin batera.

Hitzaldia ingelesez izango da eta euskararako aldi-bereko itzulpen zerbitzua egongo da. Saio honek Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren laguntza jaso du.

Urritik apirilera bitartean Hitz Adina Mintzok zazpi hizkuntza gutxitu hurbilduko dizkigu. Saio bakoitzean, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira. Saio guztietan (12 ordu) parte hartzen duten pertsonek ZIURTAGIRIA jasoko dute. Horretarako izena eman behar da: hemen.

HAM_flyer B2017an guernseyera, Irlandako gaelera (Patrick Carlin Ipar Irlandako soziolinguista euskalduna), Erdialdeko Amerikako lenkera (Alan King hizkuntzalaria, itzultzailea eta euskalaria) eta Asiako hego-ekialdeko hokkienera (Sim Tze Wei hizkuntza ekintzailea) hizkuntzak izango dira protagonistak.

Hitz Adina Mintzok munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Euskaldunok ondo dakigu zer den hizkuntza gutxitu baten hiztunak izatea. Testuinguru honetatik abiatuz, zikloak munduko hizkuntza aniztasuna balorean jarri eta ezagutarazi nahi du.  2. ikasturte honi maiatzean emango zaio amaiera Udaberri jaia hizkuntza gutxituen musika jaialdiaren edizio berri batekin. Zikloaren lehen ikasturtean, 2015/2016, galiziera, nawatera, galesera, asturiera, tamazightera, gaskoiera eta kurduera hizkuntzak aurkeztu ziren. 16/17 ikasturtean  Ameriketako quichuera, kaqchikelera eta maya yucateko hizkuntzak, katalana eta aragoiera landu dira momentuz (ikusi zikloaren bloga).

*Arriskuan dauden hizkuntzei buruz, hizkuntzen heriotzari eta biziberriatzeari buruz, 2010etik honako bibliografia: hemen