Greziarako karabana Amaia Mintegi eta Eneko Diaz de la Bárcena

urria
18
asteartea
19:00
2016

Barneko oihuak Gasteiztarrak Arraun The World 2016 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira. Banda uharteetara (Indonesia), Marokora, Greziako errefuxiatuen kanpamenduen errealitatera eta Euskal Herriko txoko desberdinetara hurbiltzeko aukera paregabea!

Gaurkoan Amaia Mintegi eta Eneko Diaz de la Bárcenak “Greziarako karabana” izenpean Greziako errefuxiatuen kanpamenduetara egindako bidaiaren nondik norakoak hurbilduko dituzte  Orient Express tabernan (Jose Miguel Barandiaran 4). Aurkezpena Zizta Euskara Taldearekin elkarlanean antolatu da.

Argazki erakusketa urriaren 5etik azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko bigarren solairuko klaustroan.

Eneko Diaz de la Bárcena eta Gauekoak-eko ordezkariaGreziarako karabana”: Uztailaren 15ean “Mugak zabalduz” Greziarako karabanari ekin zioten Euskal Herriko hainbat lagun estatu espainiarreko beste kide batzuekin batera. Bidaiaren helburua errefuxiatu eta migranteen egoera salatzea zen, gaia agenda publikoan zein politikoan berriz sartzeko asmoz. Ekintza ezberdinen bitartez giza eskubideak errespetatu eta Europak bere politikak errotik aldatzeko eskaerak egin zituzten.

Bederatzi eguneko bidaian Katalunia (Bartzelona), Frantzia (Marsella), Italia (Milan eta Ankona) eta Grezian (Tesalonika eta Atenasen) egin zituzten geldialdiak. Bidaia gogorra izan zen oso, baina jendearen elkartasun eta grinak asko lagundu zuen energia kargatu eta euren artean giro ona zabal zedin. Ez dakigu haien irribarreek zenbat denbora iraungo duten. Espero dezagun haien itxaropen izpiak ez daitezela itzali, hori baita daukaten gauza bakarra.

ArraunTheWorld2016_URRIAHurrengo aurkezpen publikoak:

  • Urriak 20: “Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean” – Aizkoa Madinabeitia & Ion Etxebarria – Hala Bedi taberna.  GEU elkartearekin elkarlanean.
  • Urriak 25: “Turbantea buruan eta ibili munduan” (Maroko) –  Ibon Marcos & Diego Gomez – Koxka taberna (Salburua Bulebarra 3).  Sarburu Kultur Elkartearekin elkarlanean.
  • Urriak 27: “Malkoak baino gaziago” – Jon Gil – Itziar Elkarteen Etxea (Zalburu plaza z/g). Gauekoaken ekimenez.

Aurkezpen guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

ZOZKETA: Erakusketa ikustera eta aurkezpen publikoetara doazenen artean Durango inguruko Garaiko Landetxean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia eta gosaria zozkatuko da (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo diren eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 2an izango da.