Grâce à Dieu François Ozon, 2019 - Frantzia

azaroa
03
asteartea
19:00
2020
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Udazkeneko bigarren filma François Ozon zuzendariaren Grâce à Dieu izango da.

Sinopsia: Lyonen bizi da Alexandre bere familiarekin. Egun batean ustekabean jakingo du “boy-scout” bat zenean beraz abusatu zuen apaizak haurrekin jarraitzen duela lanean. Borrokaldi bati ekingo dio, eta berarekin elkartuko dira François eta Emmanuel, apaizaren beste biktima batzuk, hitzen bitartez haien sufrimenduaz libratzearren. Baina beren testigantzen jazarpenek eta ondorioek ez dute, ordea, inor onik utziko.

Fitxa

  •     Jatorrizko izenburua: Grâce à Dieu
  •     Zuzendaria: François Ozon
  •     Gidoia: François Ozon
  •     Ekoizpena: Nicolas Altmayer, Éric Altmayer / Mandarin Production, Foz
  •     Aktoreak: Melvil Poupaud, Denis Ménochet, Swann Arlaud, Éric Caravaca, François Marthouret, Bernard Verley, Martine Erhel, Josiane Balasko
  •     Herrialdea: Frantzia
  •     Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa
  •     Gaia: Pederastia eta bere estalketa Elizan
  •     Iraupena: 137 minutu
  •     Banatzailea: Golem (DVD komertzialean euskarazko azpitituluak aurki daitezke)

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    1. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.