Gertu MICE & Armentia ikastolako ikasleak

otsaila
14
Osteguna
20:30
Klaustroa

Gertu ikusizuna antolatu du Araba Euskaraz Jaialdiak Oihaneder Euskararen etxean. Iazko urrian 2019ko Araba Euskaraz aurkeztu ostean, hainbat dira orain artean antolatutako kultur jarduerak. Oihanederreko ikuskizunean, besteak beste, MICE -Miren Narbaiza- musikariaren emanaldia, Armentia ikastolako bertso eskolako bertsolarien saioa, ikasle dantzarien emanaldia eta material erakusketa izango dira.

Zuzeneko musika eta dantza ikuskizuna izango da. Bertan Armentiakoa ikasleek Denok zu” koreografia oinarri duen ikuskizuna ere egingo dute:

Gertu izan nahi gaituzte:

“Erein, erna eta hazi,
gero fruitua eman…”
Hori dio Gure ikastolaren 25. urteurreneko kantak.
Erein – 
Hazia erein zen orain dela 25 urte

Erna – 
Kostata, baina hazi horrek lortu zuen ernetzea

Hazi – 
Urte hauetan zuhaitza ederto hazi da
Eta gero zer?
Fruitua eman
Zuhaitza hasi da fruitua ematen. Ikastola heldutasunera iritsi da. Ateak eta leihoak irekitzeko garaia
da, gu kanpora atera eta kanpotik aire berria barrura sartu dadin.

Gertu egon nahi dugu.
Gasteiztik gertu, gasteiztarrengandik gertu
Eta gertu gaude gertu egoteko. – Estamos preparados para estar cerca.
Hori da gure helburua datorren urteko Araba Euskarazi begira, GERTU EGOTEA, eta hori izango da
gure Ikastolaren helburua etorkizunera begira. Hori adierazten du gure logoak; hori adierazi nahi dute
geziek.

Gerturatu zaitezte denok.
Gonbidatuta zaudete.
Gerturatu eta ea zer gertatzen den…