Gasteiztarrak Arraun The World 2016 erakusketa

urria
05
asteazkena
18:30
2016
azaroa
01
asteartea
23:59
2016

Erakusketa_webBigarren urtez eta aurten Gauekoak-ekin elkarlanean, Gasteiztarrak Arraun The World lehiaketan saritutako argazkien erakusketa antolatu dugu. Banda uharteetara (Indonesia), Marokora, Greziako errefuxiatuen kanpamenduen errealitatera eta Euskal Herriko txoko desberdinetara hurbiltzeko aukera paregabea!

Erakusketa urriaren 5etik azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko bigarren solairuko klaustroan.

Guztira 22 lan (bi epez kanpo) aurkeztu dira lehiaketara, 400 argazkietatik gora. Saria (asteburu pasa kulturala Durangoko Euskal Liburu eta Diska Azokan) bi kategoriatan banatu da. Zehazki 30 urtetik gorakoen atalean Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean (Aizkoa Madinabeitia eta Ion Etxebarria) eta Turbantea buruan eta ibili munduan (Ibon Marcos eta Diego Gomez) lanak gailendu dira. 30 urtetik beherakoen artean aldiz Greziarako karabana (Amaia Mintegi eta Eneko Diaz de la Bárcena) eta “Malkoak baino gaziago” (Jon Gil). Erakusketarekin batera, argazkietan jasotako bidaien aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar.ArraunTheWorld2016_URRIA

Aurkezpen publikoen egitarau zehatza:

  • Urriak 18: “Greziarako karabana” – Amaia Mintegi & Eneko Diaz de la BárcenaOrient Express taberna (Jose Miguel Barandiaran 4). Zizta Euskara Taldearekin elkarlanean.
  • Urriak 20: “Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean” – Aizkoa Madinabeitia & Ion Etxebarria – Hala Bedi taberna.  GEU elkartearekin elkarlanean.
  • Urriak 25: “Turbantea buruan eta ibili munduan” (Maroko) –  Ibon Marcos & Diego Gomez – Koxka taberna (Salburua Bulebarra 3).  Sarburu Kultur Elkartearekin elkarlanean.
  • Urriak 27: “Malkoak baino gaziago” – Jon Gil – Itziar Elkarteen Etxea (Zalburu plaza z/g). Gauekoaken ekimenez.

Aurkezpen guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

ZOZKETA: Erakusketa ikustera eta aurkezpen publikoetara doazenen artean Durango inguruko Garaiko Landetxean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia eta gosaria zozkatuko da (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo diren eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 2an izango da.

Argazki erakusketaren inaugurazioa:

Argazki irabazleetako batzuk: