Gabrielle

otsaila
07
asteartea
18:45
2017

gabrielleZinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmeak hilean behin, astearteetan, proiektatuko dira. 18:45ean filmeen aurkezpena egingo da eta 19:00etan proiekzioari ekingo zaio.

Gaurkoan, urtarriletik martxora bitartean emakume zuzendari gazteen ikuspegitik sortutako filmeak protagonista izango dituen blokearen barruan, “Gabrielle” (Louise Archambault. 2012. Kanada) filma proiektatuko da.

Sinopsia: Gabrielle gazteak bizitzaren aurrean alaitasun kutsakorra du, bai eta musikarako dohain bikaina ere, Williamsen sindromea izan arren. Zentro bateko abesbatzan parte hartzen du Martinekin batera. Harekin maiteminduta dago baina ingurukoek ez diete haien arteko harremana nahi duten moduan bizitzen uzten. Taldea Robert Charlebois bertako kantari ospetsuarekin musika jaialdi entzutetsu batean parte hartzeko prest ari dela, Gabrielle bere autonomia erakusten eta independentzia apur bat eskuratzen saiatuko da.

Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa eta ingelesa

Filmazpit_esk_1Filmazpit_esk_2Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

 Apiriletik ekainera giza eskubideen urraketa ardatz dituzten lanak emango dira.