Biolin Magikoa (Ate joka antzerki taldea)

urtarrila
04
astelehena
11:00
2016

biolin magikoa“Gabonetan jai” zikloaren barruan gaur Ate Joka antzerki taldearen “Biolin Magikoa” ikuskizuna eskainiko da 11:00etan.

Antzezlan honetan Basilio Durpin eta Igor Ivanovich Petronov lapur maitagarrien abenturak ikusiko ditugu, mundua eta Historian zehar ibiliko dira altxor preziatuenaren atzetik: Burbon konderriaren Biolin Magikoa.

Bidean musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta barre mordoa topatuko ditugu, baina ez hori bakarrik, gure lapur bikoteak luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate, Eskoziar parranderoak, gondolero trebeak, Errumaniako ijitoak eta baten bat gehiago.

Ostean, 12:00etan,  “Altxorraren bila goaz” tailerra egingo da.

ARGIA_gabonetan jaiIkuskizuna 5-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoa da.  Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.  Ateak 10:30ean irekiko dira. Umeak gurasoak edo beste norbaitek lagunduta joan behar dira.

Urtarrilaren 2, 3 eta 4an garatuko den “Gabonetan jai” zikloak  familia giroan euskaraz gozatzea du helburu. GEU elkarteak hilean behin antolatzen duen “Igandeak jai” egitasmoaren antzeko proposamena da.

Hain zuzen ere, GEU elkartearekin elkarlanean antolatu da eta Alde zaharreko Goian elkartea kolaboratzailea da baita ere.