Futbolariak eta printzesak

urtarrila
03
asteartea
12:00
2017

urtarrilak-3“Gabonetan jai, familia giroan euskaraz” proposamenaren barruan gaur Eidabe taldearen “Futbolariak eta printzesak” ikuskizuna eskainiko da 12:00etan.

Odei  eta  Lur  klasetik  ihes  egin  duten  neska  eta  mutila  dira.  Besteengandik  ezberdin sentitzen  dira,  ez  dituztelako  neska  ala  mutil bati  egozten  zaizkion  arauak  bete  nahi. Lurrek,  Lur  izan  nahi  du  eta  Odeik,  Odei,  inork  esan  gabe  nola jokatu  behar  duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar  dituen.  Topiko  sexistekin  hautsi  nahi  duen  haur  eta  gaztetxoentzako  komedia azkarra.

Ikuskizuna 6-13 urte bitarteko umeei zuzendutakoa da. Ateak 11:30ean irekiko dira.

* Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte // Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute.

gabonetanjai2017_web