Fènix 11*23 Joel Joan & Sergi Lara, 2011, Espainia

apirila
10
Asteartea
19:00
2018
Vitoria-Gasteiz

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00ean proiektatzen dira.

Gaurkoan Fènix 11*23 (Joel Joan & Sergi Lara, 96’, 2012, Katalunia) filma proiektatuko da.

Sinopsia: 2004 urteko udazkenean Èric Bertranek, hamalau urteko gazte batek, “Harry Potter eta Fenixaren ordena” liburuan oinarritutako webgune bat sortu zuen katalana babesteko asmoz. Gau batean, Madrilgo terrorismoaren aurkako brigadako hogeita hamar guardia zibil bere etxean indarrez sartu eta terrorista informatikoa izatea leporatu zioten. Berak egindako krimena: supermerkatu-kate bati posta elektroniko bat bidali katalanez etiketatzeko eskatuz.

Jatorrizko hizkuntza: Katalana & Gaztelania.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.