#Female Pleasure Barbara Miller, 2018 - Suitza / Alemania

urria
06
asteartea
19:00
2020
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Udazkeneko lehenengo filma #Female Pleasure (Barbara Miller, 2018 – Suitza / Alemania) izango da.

Barbara Miller-en #Emakumeen Plazera dokumentalak bost emakume aurkezten ditu:

  • Deborah Feldman, komunitate judu ortodoxotik erbesteratutako idazle amerikarra
  • Leyla Hussein, Somaliako psikoterapeuta, ablazioaren biktima eta ekintzaile soziala
  • Rokude Nashiko, lizunkeriagatik kondenatutako artista japoniarra
  • Doris Wagner, kleroaren kide batek sexualki bortxatutako moja ohia
  • Vithika Yadav, Indiako genero-eskubide eta eskubide sexualen aldeko aktibista
*Aurrerakina ingelesez

Fitxa

  •     Jatorrizko izenburua: #Female Pleasure
  •     Estreinaldi-urtea: 2018
  •     Zuzendaria: Barbara Miller
  •     Gidoigilea: Barbara Miller
  •     Ekoizpena: Philip Delaquis, Mons Veneris Films (CH), Arek Gielink, Indi Film (DE)
  •     Musika: Peter Scherer
  •     Muntaketa: Isabel Meier
  •     Argazkia: Anne Misselwitz, Gabriela Betschart, Akiba Jiro
  •     Herrialdea: Suitza, Alemania
  •     Jatorrizko hizkuntza: Alemana, frantsesa, ingelesa, japoniera
  •     Gaia: Emakumeen plazer sexualaren aldarrikapena
  •     Adina: 7 urtetik gorakoentzat gomendatua
  •     Iraupena: 97 minutu

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    1. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.