Ezta pentsatu ere! Benetan be

urtarrila
02
osteguna
12:00
2020
Ur-biltegia

Gabonetan jai programaren barruan Benetan be antzerki konpainiaren eskutik, Ezta pentsatu ere! ikuskizuna aurkeztuko digute, familia artean gozatzeko kontzertu teatralizatu ganberro eta desobedientea.

Sinopsia: Jaio nintzenetik naiz postari, jaio aurretik izan ere. Ama postari zen, amaren aita postari zen, amaren aitaren amaren aita postari zen. Ez dut bizitza guztian beste ezer egin, ezta beste ezer egin nahi izan ere. Musika? Kantua? Rock and rolla? Ni? Zuzenean? Ezta pentsatu ere!

Nori zuzendua: 4 urtetik gorako haurrentzat

Iraupena: 50 minutu

Oharrak:

  • Emanaldia euskaraz izango da.
  • Ateak 15 minutu lehenago irekiko dira.
  • Antzezlanaz gain, Goian Proiektuak gidatuta musika tailerra egingo da ondoren.

Parte hartzeko IZEN-EMATEA beharrezkoa izango da:

  • Saioa doakoa da.
  • Abenduaren 16tik aurrera Oihanederren webgunean dagoen formularioa bete beharko da (11:00ETATIK AURRERA JARRIKO DA MARTXAN).
  • Oihanederren harrerara gerturatzen denak ere izango du aukera bertan izena emateko.
  • Umeak ezinbestean helduren batek lagunduta egon behar dira.
  • Izen-emate bakoitzak ume 1 eta heldu 1entzat balioko du.
  • Heldu bakoitzak bi izen-emate egin ditzake gehienez.
  • Izena eman eta hurrengo egunetan baieztatuko da izen-ematea.

Urtarrilaren 3an beste bi ikuskizun izango ditugu Oihanederren.

JARDUERA HONETAKO AFOROA DAGOENEKO BETE DA.