“Euskera erro eta gara” liburuaren aurkezpena

urtarrila
21
asteazkena
19:00
2015

Juan Martin Elexpuruk aurkeztuko du Bittor Kapanagaren lanak biltzen dituen liburua, Gontzal Mendibil eta Patxi Villamorrek kantuan lagunduta. Aurkezpena Ortuño aretoa19:00etan izango da.

euskeraerroKapanagaren lanak biltzen dituen liburuak euskal hitz zaharrenen osaketan parte hartzen duten oinarrizko erroak, haien esanahiak, gure hizkuntzaren historiaren eta garabidearen lorratzak eta beste hainbat gai jorratzen ditu, ikuspegi zorrotz eta originalez.

Liburuak Kapanagaren biografia eta hizkuntzari eta euskaldunen mundu ikuskerari buruzko bost lan biltzen ditu,  tartean  Otxandiarraren obra garrantzitsuena, liburuari izenburua ematen diona: Euskera erro eta gara (1978).

Hauek dira zehazki biltzen dituen lanak: 1) Euskera erro eta gara (1978). Bere obra nagusia. 2) Testu zahar baten bitxitasunak (1983). Refranes y sentencias liburuko esaera batzuen interpretazioaz. 3) Euskera batua eta euskalkiak (1984, argitaragabea). Eibarren emaniko hitzaldia. 4) Euskaldunen ikuskera (2001, argitaragabea). Euskaldunen erlijio zaharra, asteko egunak, koloreak, zenbakieak eta beste hainbat gai jorratzen ditu. 5) Initza (2004, argitaragabea). Euskal aditzari buruzko saiakera.

Harremandutako informazioa: Hemen