Euskararen biziberritzea ikastaroa

urria
28
ostirala
00:01
2016
urtarrila
31
asteartea
23:59
2016

ideiakOihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen izeneko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago.

Ikastaroa urtarriletik maiatzera bitartean egingo da, hilero saio bat, astearteetan. Ikastaro osoan edo saioka eman daiteke izena. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da.

euskararen-biziberritzeaAzken hamarkadetan euskararen biziberritzeari begira egindako aurrera pausoak agerikoak diren bezala, euskalgintzan diharduten agenteen artean gero eta orokortuagoa dago fase baten agortzearen kontzientzia. Aurreko fasean, euskararen ezagutza sendotzea eta zabaltzea hartu zen ardatz, ezagutza eta erabileraren artean harreman zuzen eta positiboa zegoela sinetsita, eta euskararen biziberritzea ezagutzak bermatuko zuela pentsatuta. Ikuspegi hori zalantzan dago gaur egun; euskararen ezagutzak gora egin arren, erabilerak ez duelako joera eta neurri berbera jarraitu, ez hedabideetan, ez etxean, ez aisialdian, ez eskolako esparru batzuetan, ezta lan munduan ere. Aldi berean, urteotan, testuinguru soziala bera ere aldatu egin da, garai batean eraginkorrak ziren euskararen biziberritzeari begirako diskurtsoen baliozkotasun eta eraginkortasuna auzitan jarriz.

Eskenatoki horrek interpelatu egiten gaitu: norantz eta nondik egin behar dira euskararen biziberritzearen aldeko ahalegin berriak? Orain arteko marko berberetan funtzionatzen jarraitu dezakegu? Diskurtso berriak behar ditugu? Badaude? Zein praktika izango dira beharrezkoak hemendik aurrera? Eta noski, zein harreman daude eta behar ditugu praktika, diskurtso eta marko zahar-berrien artean?

  • Egitaraua:
    • Urtarrilak 31: Eskola
      • Irakasleak: Leire Diaz de Gereñu / Ane Ortega
    • Otsailak 28: Familia eta aisialdia
      • Irakasleak: Jaime Altuna / Jone M. Hernandez / Paula Kasares
    • Martxoak 28: Hedabideak
      • Irakasleak: Alberto Barandiaran / Gorka Salces
    • Apirilak 25: Lana
      • Irakasleak: J. Inazio Marko / Txerra Rodriguez
    • Maiatzak 30: Itxiera mahai-ingurua
      • Gidariak: Mikel Irizar / Belen Uranga
  • Ordutegia: Astearteak. 19:00-20:45. Hilean behin
  • Ordu kopurua: 10 ordu, 5 saio
  • Ikastaro osoko matrikula-prezioak: 45,00 €
  • Saio bateko matrikulazio-prezioa:
      • Orokorra: 14,00€
      • Ikasle eta langabetuak: 12,60€
      • UEUko kideak: 10,50€
  • Izena emateko epea: urriaren 28tik urtarrilaren 31ra
  • Izena emateko: hemen