Euskalkien sailkapen berria Gotzon Aurrekoetxea eta Jose Luis Ormaetxea "Txipi"

urtarrila
26
asteartea
19:00
2021
Ortuño

Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratutako liburu hau aurkeztera etorriko dira Gotzon Aurrekoetxea eta Jose Luis Ormaetxea “Txipi” irakaslea. Aurkeztuko duten lana ez da euskalkien inguruko sailkapen bat gehiago. Izan ere, liburu honek errotik aldatzen du euskalkiak eta hizkerak sailkatzeko metodologia.

Metodologia eta prozedura berriak azken bost urteotan garatutako ikerketen bidez landu dira, eta lortu diren emaitzen dibulgazio-lana da aurketzuko duten argitalpen hau.

Hizkuntzalarientzat ez eze euskalkiak maite eta tokian tokiko hizkeren zale den irakurle ororentzat egina da liburua.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urtarrilaren 19tik aurrera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    2. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.

*Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.