Euskal hitzetatik soinu unibersalerantz Miren Urbieta-Vega eta Amaia Zipitria

ekaina
06
igandea
19:00
2021
Klaustroa

Jalgi! Voz Festival ahots-musikari eskeinitako jaialdia da, musika bilakatu den hitzaren adierazpen aukera amaigabeak protagonista dituena. 8 kontzertu berritzaile, heterogeneo eta diziplinarteko proposatzen ditu apirilaren 13tik ekainaren 6ra bitartean, musika klasikoaren eta lirikaren kontzeptua (berr)aurkitzeko.

Oihanederren ere egingo du geldialdia jaialdi honek: ekainaren 6an Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Amaia Zipitria piano jotzaile bikoteakEuskal hitzetatik soinu unibertsalerantz” ikuskizuna eskainiko digute.

Ikuskizun honetan, Miren Urbieta-Vegak eta Amaia Zipitriak XX. mendearen hasiera arteko euskarazko konposizio liriko esanguratsuenak eskainiko dituzte kontzertuaren lehen zatian. Sorozabal edo Guridi bezalako konposagilee lanak entzun ahal izango dira; bi artista hauek Europako korronte estetiko handien eragin garrantzitsuak irudikatu izan nahi zituzten aurkeztuko diren lanekin.

Kontzertuaren bigarren zatian, egungo musikagileen piezak (Anton García-Abril, Manuel García-Morante, Paco Ibañez…) interpretatuko dituzte, poeta garaikideen testuekin (Aretxe, Atxaga, Sarrionandia…). Garrantzitsua da euskal lurraldetik kanpo mundu osoan ezagunak diren konposagileek euskarak dituen sonoritate eta berezitasunarekiko interesa agertu izana eta euskarazko konposizioen aldeko apustua egin izana. Bestalde, euskal konpositoreen kasuan, lengoaia berezi eta lokala hauteman ahal izango da, dagoeneko hizkuntza propioa hitz egiten duen tokiko konpositoreen eskola sendotzen ari dela adierazten duena.

Miren Urbieta-Vega: Donostian jaioa, egungo euskal panorama lirikoaren ahots garrantzitsuenetako bat da. 2015ean Teatro Campoamor Sari lirikoen Abeslari errebelazio saria jaso zuen. Musikenen ikasi zuen Maite Arruabarrenarekin eta Placido Domingo Perfekzionamendu Zentroan jarraitu zituen ikasketak. Estatu mailako opera-antzoki garrantzitsuenetan aritu da eta OSE bezalako orkestrekin duen konpromisoa nabarmentzekoa da. Ildo beretik, aipatzekoa da Ruben Fernandez Aguirre pianistarekin grabatutako diskoa, “Ametsetan” (2018), IBS Classical zigilurako.

Amaia Zipitria: pianista gipuzkoarra, Rotterdameko Goi Mailako Kontserbatorioan lizentziatu zen Barbara Grajewskarekin. RTVEko orkestrarekin edo ONE orkestrarekin kolaboratu izan du, eta bere bakarlari lanak herrialde osoko eta Espainiatik kanpoko antzokietara eraman du. NAXOS zigiluaren grabazio garrantzitsuetan kolaboratu du eta, moldatzaile gisa, Tritó argitaletxearekin kolaborazioak egin ditu.

Proiektu honen atzean, Ane Ruiz de Gordoa eta Maite Arciniega aurkitzen ditugu. Hutsetik sortu dute jaialdia, inoiz berandu ez delako. Ibilbide berriei ekinez, etorkizun berriak aurkituko dituztelako. Inoiz eskuartean izan duten sormen prozesurik konplexuena izanik ere, konfinamentu garaietan gorpuzten hasi den jaialdi ilusionagarria. Jaialdia nola eta zer proposamenen bidez gauzatuko zen oraindik ere jakin gabe, argi formatuak, espazioak, protokoloak eta konbentzioak zalantzan jarri nahi dituena, musika klasiko eta lirikoaren inguruan aurretik pentsatutako ideiei eta estereotipoei aurre egin nahi diena.

Jaialdiaren lehen edizioaren antolakuntzan laguntzeko aukera eskaintzen dute crowdfunding kanpaina bidez.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.