Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna hurbilduko da Oihaneder Euskararen Etxera bere liburu berria aurkeztera: Etxeko landareak.
Loreak etxeko poza dira. Ongi zaintzen dituenak bizitzaren edertasuna jasotzen du opari.
Liburu honek hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu: zein landare aukeratu txoko bakoitzerako, gaixotasunei nola aurre egin, landare bakoitza nola ureztatu, ongarri naturalak nola egin, haziz doan ahala nola birlandatu… maite dugun landare hori nola ugaldu ere ikasiko dugu.
Liburu honetan deskubrituko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 9tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.