Zurrunbilo jaialdiaren VI. edizioa antolatu du Baratza aretoak laugarren urtez. Maiatzaren 14tik 16ra bitartean, antzerkizaleen gozamenerako, hainbat emanaldi eskainiko dira, eta baita topaketa bat ere. Topaketa hau izango da Oihaneder Euskararen Etxean egingo dena.
Aurtengo gaia “Belaunaldi berriak eta etorkizuna” izango da. Aurreko urteko ildoari jarraituz, eta EHAZErekin “Bidenteak gara” liburuaren harira egindako kolaborazioa sendotzeko asmoz, aurten etorkizunari begira jarriko gara, horretarako orainaldian begia jarriz.
Topaketan, alde batetik, belaunaldi berriei ahotsa eman nahi diegu. Haien ekarpenak denon gogoetarako adierazgarriak izan daitezkeelakoan, hausnarketa lan bat gidatzera gonbidatuko ditugu, goizean egingo den formatu ez ohikoko mahainguru baten bitartez. Begirada etorkizunera bideratzen badugu, ekidinezina da digitalizazioak gizartean eta arte eszenikoetan duen eragin handia aztertzea.
Horregatik, arratsaldean gai honen inguruko mahainguru bat prestatuko dugu, tresna berrien bide berriak aztertzeko xedez. Topaketaren betiko helburua elkar ikustearena, hausnar tzearena eta ezagutzak, kezkak eta ideiak partekatzearena izan da. Zentzu horretan, aurtengo edizioan sarea sendontzen jarraitzeko asmo sendoa dugu.
GOIZA (10:30-14:00)
- Mahaingurua: “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik”
- Hizlariak: Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Maite Aizpurua
ARRATSALDEA (16:00-18:30)
- “Arte Eszenikoak eta digitalizazioa”
- ATX Teatroak bideratua
SARRERA: doan
PLAZA MUGATUAK. Inskripzioak: http://salabaratza.com/eventos/topaketa-etorkizuna-belaunaldi-berrien-begiradatik/
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, izena eman behar da.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.