Bertatik bertara eta beti eskura

maiatza
08
ostirala
19:00
2015
maiatza
31
igandea
21:00
2015

bertatikbertara_web_JPGEuskarazko toki komunikabideen erakusketa honetan gertuko informazioa euskaraz eskaintzen duten komunikabideak egongo dira ikusgai, aldizkariak batez ere. Webgune eta irrati desberdinak eta Tokikom toki komunikabideen bateragunea ere ezagutzeko aukera aparta da.

Bisitariak Arabako Alea, Aiaraldea eta Hirinet, Bizkaiko, Prest!, Berton, Begitu… Gipuzkoako Goiena, Puntua, Eta kitto!, Urumeako kronika, Baleike, Txintxarri… Nafarroako Mailope, Guaixe, Ttipi-ttapa… eta beste hainbat aldizkariren aleak topatuko ditu eta nahi izanez gero patxadaz irakurri ahal izango ditu horretarako prestatutako txokoetan.

Erakusketa euskarazko toki komunikabideen mapa eskaintzera dator, proiektu txiki handi askoz osatutako mapa aberats eta anitza.

Erakusketa maiatzaren 8tik 31ra egongo da ikusgai 2. klaustroan.