Enkarguz, sormenaren ibaian Andoni Egaña eta Xabier Zabala

martxoa
31
igandea
19:00
2019
Klaustroa

Korrikak ondo daki zer den abesti bat enkargatzea, eta hain zuzen ere, Enkarguz, sormen proposamen bat da. Sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko proposamena. Bertatik bertara. Sormen prozesu baten agerpen konprimitua, azeleratua, ikusgarria, gardena.

Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute.

Musikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez, sormen prozesuaren urratsak argiago jarraitzeko.

Helburua, kolorea, tonua… lore hostoak bailiran, publikoaren parte hartze ezinbestekoarekin orriulduko dituzte, unean uneko gaiari helduz, ezkutaturik bizi den abestia azaleratzeko.

Ikuskizunaz gozatzeko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena jasotzea Oihaneder Euskararen Etxeko harreran (martxoaren 22ko 15:00etatik aurrera).  Gehienez 2 gonbidapen pertsonako hartu ahal izango dira.