Enekora

abendua
16
larunbata
21:00
2017

Hirugarren urtez, Aitzina Folk Vitoria-Gasteizko folk musika jaialdiak bere lekua izango du Oihaneder Euskararen Etxean. Jaialdiaren V. edizioan Enekora taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Ongi etorri Koraren magiara! Afrikako harpa honen melodia ederrek, taldearen erritmo deigarriak eta zuzenean nahasturiko proiekzio bisual originalek bidaia ziragarrian bihurtzen dute ikus-entzunezko kontzertu hau. Kora, ahotsa, baxua, bateria, perkusioak, koroak, saxo sopranoak eta proiekziek osatzen dute ikuskizuna.

Eneko Larrañagak konposizio originaletan biziaren gai unibertsalak lantzen ditu, euskaraz eta mandinkeraz abestuz. Afrikako sustraiak, adar euskaldunak eta fruitu unibertsalen gozamena da Enekora.

*Kontzertua ikusteko  gonbidapena behar da: Gonbidapenak  agortu egin dira.