Elkarrekin esnatzeko ordua

azaroa
29
asteartea
19:30
2016

elkarrekin esnatzeko ordua“Elkarrekin esnatzeko orduaizeneko nobela berria aurkeztu eta pasarte batzuk irakurriko ditu Kirmen Uribek.

KirmenArnas luzeko lana, egiazko familia baten bizipenak jasoz gure herriaren historia garaikidea kontatzen duena: gure amets eta ezintasunen kronika nobelatua. Euskaraz (Susa), gaztelaniaz (Seix Barral), katalanez (Edicions 62) eta gailegoz (Xerais) argitaratu da aldi berean azaroaren bigarren erdialdean.

Karmele Urresti erizainaren familiari ondasun denak kendu dizkiote frankistek Gerra Zibilean eta kanporatu egin dituzte Ondarroatik. Erbestean, Eresoinka taldeko kide delarik, bere senarra ezagutuko du, Txomin Letamendi, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikaria. Europan zehar ibili ondoren, Venezuelara ihes egingo dute elkarrekin baina Agirre Lehendakariaren agindu batek ekarriko ditu bueltan. Zerbitzu sekretuetan sartu eta II Mundu Gerran faxisten aurka borrokatzea.