[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Ekiza 2016 IX 04 Amanita studio

otsaila
25
osteguna
19:30
2021
Ortuño

Argazkia: Amaia Oca

Eskilarapeko Soinuak zikloko kontzertuek aurrera darraite otsailean ere, eta oraingo honetan Ekiza izango da Oihanederren..

Bakarkako proiektu honetan Jurgi Ekiza biluztu egiten da, bere irudirik pertsonalena erakusten du. Entzulea musikan murgiltzea du helburu. Kantautore giroko tarte lasaiak eta rock estiloko momentu intentsoagoak uztartzen baditu ere, isiltasunak paper garrantzitsua jokatzen du musikariaren lan honetan.

2016an, Willis Drummond taldeko gitarrista eta abeslaria den Jurgi Ekiza bere taldearen etenaldia profitatu zuen lehendabiziko diska bat argitaratzeko (bH036-LP, Bidehuts). Eta zuzeneko emanaldiak egiteari ekin zion. EKIZAk, kontzertu minimalista hauetan soilik bere ahotsa, gitarra akustikoa, loop station bat, eta zenbait gauzatxo erabiltzen ditu. Gaur egun, Willis Drummond berriro aktibitatean bada ere, artistak segitzen du bere bakarkako proiektuarekin.

Willis Drummond taldean abesten eta gitarra jotzen ezagutu genuen Jurgi, eta orain bakarka Ekiza ezagutu dugu, bere alderik pertsonalena.

Norbait begien aurrean biluzten denean, norbaitek dena erakutsi nahi dizunean, beste aldera begiratzen duzu. Ez gaude ohituta biluziari aurrez-aurre begiratzen. Gordina da, benetakoa, benetakoegia da, beroegia, hotzegia. Horrelako zerbait gertatzen da Jurgi Ekizaren diskoarekin

ANARI

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.