[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Deñe Egin Leku! musika deialdia

iraila
10
osteguna
20:15
2020
Klaustroa

Deñe izan da Egin Leku! – Musikari hasiberrientzako deialdiko irabazlerik gazteena, eta bera izango da Oihanederreko oholtzara igotzen lehena.

Deñe García-Bravo Alberdi 17 urteko neska azpeitiarra da. Betidanik izan du musikarekin lotura. 8 bat urterekin hasi zen Azpeitiako musika eskolan pianoko klaseak hartzen eta orain dela bi urte kantu eta gitarra klaseak hartzen hastea erabaki zuen. Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketako 29. edizioan parte hartu zuen eta lau finalisten artean gelditu zen.

Lehen abestia Azken Agurra izan zen eta 14 urterekin konposatu zuen. Bere abestiak gure mundua ingururatzen duten arazoetatik datozte eta hauen helburua bere musika lasaiarekin jendeari arazo horien berri ematea izango litzateke.

Ekimen honek Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntza jasotzen du.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.