Dupla Mundua geldi

uztaila
30
ostirala
20:00
2021
Falerina

Kortxeak & Krispetak zikloak zazpi urte betetzen dituen honetan, musikari lotutako hiru ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Filmak Ortuño aretoan eskainiko dira, eta kontzertua, berriz, Falerina lorategian.

Behin hiru filmak ikusi ondoren, musikaren txanda izango da oraingoan. Uztailaren 30ean DUPLA Aguraineko bikotea izango dugu gurekin Oihanederren, beren musika urbanoa Falerinara gerturatzeko prest.

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz
esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen zituzten ikus-entzunezko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-a egiten hasi ziren 2018ko neguan.

Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute.

BABESLEA:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira uztailaren 23tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.