DOINUZAHAR Kamara Abesbatza

urtarrila
04
igandea
19:00
2015

Doinuzahar_argazkia

Doinuzahar Kamara Abesbatza 1982an sortu zen. 1985etik 2014ra arte José Luis Ormazabal aritu da zuzendari lanetan. Egun zuzendaritza lana Jesús Egiguren musikagileak hartu du bere gain. Hasieran abesbatzak Errenazimentuko polifonia bereziki landu bazuen ere, urteen joanarekin, bere errepertorioa abestalde-musika barrokora, garaikidera eta folklorikora zabaldu du.

Hainbat kontzertu eta musika-itzuliak eskaini ditu urte hauetan. Halaber, abestaldeen lehiaketa eta kontzertu- ziklo askotan parte hartu du. Jasotako sarien artean, Alcalá de Henaresen Musika Gaztediek antolaturiko Interprete Gazteen VI Lehiaketa Nazionalean; “Villa de Avilés” XVI eta XXII. Nazioarteko Lehiaketan; Zumarragako V. Lehiaketan; eta Molinako Eguberrietako Kantuen X. Abestalde Lehiaketan. Griñónen 2007ko Abestalde Kantuko Sari Nagusian abesbatzak hirugarren postua lortu zuen.