Blaze Ethan Hawke, 2018 - AEB - 128'

uztaila
15
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. 

Gaurkoan Ethan Hawke zuzendutako Blaze filma ikusteko parada eskaintzen dizuegu. Blaze Blaze Foleyren bizitzan oinarritzen da: “Texas Outlaw Music” mugimenduaren musikaren kondaira ezezaguna, Merle Haggard eta Willie Nelson bezalako jendea sortu zuena.

Filmak hiru aldi ezberdin ditu, Blazeren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren bertsio irudikatuak uztartuz. Hari ezberdinek, Sybil Rosenekiko bere amodioa, bere azken gaua lurrean eta bere abestien inpaktua eta bere jarraitzaile, lagun eta etsaiengan izandako heriotza aztertzen dituzte. 

Oharrak:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean, emanaldia baino astebete lehenago.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

GONBIDAPENAK:Horretarako 3 bide egongo dira, uztailaren 9tik aurrera:

*Gonbidapenak agortu arte, edo emanaldi egunera arte.