Birkit Birkite Alonso

azaroa
26
osteguna
19:30
2020
Ortuño

Eskilarapeko soinuak zikloaren barruan azaroko emanaldian Birkit izango dugu Oihanederren.

Birkite Alonso gasteiztarrak Bilbon egin du musika ibilbidea 2002an Eorann (rock/post-rock) taldea sortu zuenetik 2010ean Red Carmine (indie/shoegaze) bere bigarren taldea banatu zen arte. Bost urteko etena egin ondoren “Emen” izeneko lehen bakarkako lana autoeditatu zuen 2017ko abenduan, gitarra elektriko hutsean, Iñaki Alonsok  Gasteizko Sonora estudioan grabatuta.

Looper pedala erabiliaz, soinu garbia eta distortsioa tartekatzen ditu bi urtez eraldatuz joan den bakarkako zuzenekoan. Hurrengo urtean argitaratuko duen bigarren lana ordea hiru taldekiderekin batera prestatzen hasi da.

Hemen kantu aurrerapen bat:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    2. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.