Bilduma: Inmigrazioa film laburrean Hainbat zuzendari

abendua
01
asteartea
19:00
2020
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Udazkeneko azken saioan 5 film laburrez osatutako bilduma izango dugu ikusgai, Inmigrazioa film laburrean.

Arrazoi ezberdinengatik eurena ez den herrialde batera modu batean edo bestean iritsitako gizon eta emakumeak dira bilduma osatzen duten bost film labur hauen protagonistak.

Bizitza berri bat hasi nahi dute baina koiuntura eta klase politikoa eta legegileek ezarritako arau zorrotzekin topo egingo dute herri-hartzaileetan, klandestinitatea, mehatxua, bortxa, esplotazioa edota legearen babesetik kanpo biziraun behar izatearen ondorioetara gerturatuz.

  • Hizkuntzak: frantsesa, alemana eta persiera euskarazko azpitituluekin
  • Iraupena: 62’
  • Gaia: oinarrizko giza eskubideen urraketa

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    1. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.