Irri Barra gauak jaialdiko bigarren saioa izango da hau, Falerina lorategian udako ostegun iluntzeak umorez beteko dira bigarren aldiz.
Abuztuko saio honetan Alazne Etxeberria izango da irribarreak eta algarak ateratzeko arduraduna. Bakarrizketa umoretsu baten bidez saiatuko da hori lortzen.
Sinopsia:
Emakume euskaldun bat bikote bila…..Senargaia, maitalea, laguna, edo txateatzen duen norbait!!. Izan ere, aitortu behar da: ligatzea zaila da, eta Euskadin, are gehiago!
Mota guztietako teknologiak eta estrategiak erabiliko ditu mutil-lagunaren bila joateko. Baina oraindik-orain ez du formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra aurkitzeko. Ahalmenak galtzen ari da. Momentu bat… ez ditu inoiz izan-eta!
Oharrak:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
GONBIDAPENAK:
Gonbidapenak agortuta