Bihar dok 13 Aitor Bereziartua eta Ander Iriarte

urtarrila
22
asteazkena
18:00
2020
Ortuño

Begi Belarri zikloaren baitan, urte berriarekin batera euskarazko ikus-entzunezko berriak ekarriko ditugu Oihanederrera. Ziklo honetako lehenengoa Ander Iriarte eta Aitor Bereziartuaren Bihar dok 13 dokumentala izango da, eta saio honetara IKA euskaltegietako ikasleak batuko zaizkigu euskaltegi sare honek bere 31. urteurren-ekitaldi sortari ekingo baitio urtarrilean, eta elkarrekin antolatu baitugu emanaldia.

Basque Culinary Centerren, abangoardia gastronomikoa ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek iraganera bidaiatuko dute, Bihar dok 13 menua sortzeko. Bidaian, 1966ko Euskal Herrira joango dira, eta hortik abiatuta, kulturaren alorrean dena aldatu zuen hamarkada ezagutuko dute.

Bost ekitaldi bereziren bitartez, Gaur, Ez dok amairu eta Euskal sukaldaritza berria mugimenduak ezagutuko ditugu. Ekitaldi horiek barneratu ostean, lidergoak banatu, eta menu gastronomiko bat sortu beharko dute. Dokumentalean, ikasleen begien eta ekitaldien bidez, mugimenduok euskal gizartean zer garrantzi izan zuten ezagutuko dugu. Halaber, nola jarraitu duten sukaldariek ere sortze-prozesua gauzatzen.

Azkenik, sukaldari gazteek egindako “Bihar Dok 13” menua dastatzeko antolatuko den bazkarian, euskal kulturaren aurpegi adierazgarrienak egongo dira, artista eta musika berriekin baturik. Sinbolikoki, belaunaldi batek berriari ateak irekiko dizkio. 

Bihar dok 13 dokumentalaren aurretik Mirokutana ekoiztetxeak sustatutako Ander Iriarteren Emarri film laburra emango dugu.

Aitor Bereziartua eta Ander Iriarte

Teledonosti katean, Mondragon Unibertsitatean, Las brujas de Zugarramurdi-neta beste film batzuetan merezimenduak eginez ekin zion lanbideari Aitor Bereziartuak. 2015ean ETBrentzat edizio- eta kamera-lanak egiten hasi, eta 2016an Lisbeth film laburra zuzendu zuen. Ander Iriarte Sitgeseko zinema-jaialdian estreinatutako Los inocentes talde-filmeko zuzendarietako bat izan zen. Horrez gain, Echevarriatik Etxeberriara (2014), 40/24 Txiki eta Otaegiren ondarea (2015) eta 20N el día de la impunidad (2015) dokumentalak, eta Otsoko (2014) eta Sumud (Mundu bat) (2015) film laburrak zuzendu ditu. 

Fitxa

  • Zuzendaritza: Aitor Bereziartua, Ander Iriarte
  • Gidoia: Ander Iriarte, Aitor Bereziartua, Izaskun Arandia
  • Ekoizpena: REC Grabaketa Estudioa (José Luis Rubio Barrutia), Mirokutana (Ander Iriarte), Izar Films Europe (Izaskun Arandia)
  • Argazkia: Jon Goitia
  • Muntaketa: Mirokutana
  • Musika: REC Grabaketa Estudioa
  • Protagonistak: Chem Wei, Maria Torrecillas, Pau Rull, Jordi Bross, Maria Zibara, Jose Mari Aizega, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Jon Echeverria Plazaola, Oreka Tx, Eneritz Furyak, Andoni Egaña, Joseba Irazoki, Ion Lopez, Mikel Azpiroz, Elena Setien, Jabi Moreno, Mikel Chillida, John Berkhout, Jose Luis Zumeta, Delorean
  • Iraupena: 73 minutu