BERTAN BEHERA!![Aurkezpena] Badok.info atari berritua

otsaila
04
asteazkena
19:30
2015

BADOK.INFO

Eguraldi txarra dela hizlaria ezin da bertaratu eta aurkezpena bertan behera geratu da.

BADOK.info  euskal musikaren atari berritua  otsailaren 4an, asteazkena, aurkeztuko da Betolaza aretoan. Hala Bedi irratiko lagunek gidatuko dute aurkezpena.

Iraganera begiratzetik etorkizunera begiratzera jauzi egin du. Urtarrilean aurkeztekoa zen Eraberritze honen bidez, BADOK-ek euskal musika ezagutarazteko eta suspertzeko ezinbesteko plataforma bilakatu nahi du.

BADOK 2009ko urrian sortu zuen BERRIAk. Orduz geroztik, euskal kantagintzaren ataria izan da, BERRIAk euskal kulturari egindako ekarpen garrantzitsu bat. Funtsean, atariak euskal kantagintzari buruzko dokumentazio bilgune bat eskaini du: musikari eta taldeen biografiak, diskografiaren fitxak, hitzen bilduma bat, historiaren laburpen bat eta kantu lagin bat. Azken batean, euskal kantagintzaren ondarearen transmisiorako ezinbesteko lanabes bilakatu da.

BADOK berriak balio horiek guztiak gordetzen ditu, Ez Dok Amairu mugimendutik aurrera garatutako euskal kantagintzaren bilgune izateari ez dio utziko, baina askoz urrutiago heldu nahi du. Eraginkorragoa izan nahi du euskal musikaren aldeko lanean, teknologikoki gaurkotuz, etorkizunari begiratuz eta musika bera atariaren bihotzean jarriz. Musika kontsumo eta hedapenaren aro digitalera egokitutako tresna da BADOK berritua, euskarazko musikaren zerbitzura jarrita.