Beltza naiz Fermin Muguruza, 2018- Euskal Herria - 84'

uztaila
01
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu.

Gaurkoan Fermin Muguruzak zuzendutako Beltza naiz filma ikusteko parada eskaintzen dizuegu.

Amaia Jackson afro-euskaldunaren (aita Tanzaniakoa du eta ama Zarauzkoa) apunte biografikoak, eta Black is Beltza artefaktuaren inguruan garatutako narrazio-plataforma guztiekiko bere interesa dira dokumentalaren kontakizun-haria. Bi zatitan banatua, lehenengoak proiektuaren transmedia garapena erakusten du, eta bigarrenak animazio-filma nola egin zen, guztia sormen-eztanda hau eragin zuten artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketez ondua.

Fitxa artistikoa

  • Gidoia eta zuzendaritza: Fermin Muguruza
  • Animazio-estudioak: Dibulitoon, 9 ojos, Draftoon, Hampa, User T38
  • Edizioa: Daniel Urdiales
  • Ekoizpen-zuzendaria: Jone Unanua
  • Musika: Raül Refree, The Sey Sisters, Manu Chao, Maika Makovski, Anari, Ana Tijoux
  • Pertsonaien diseinua: Josep Homs
  • Extrak: Pepe Boada
  • Background-ak: Iñaki Holgado
  • Soinua: Angel G. Katarain
  • Afixaren diseinua: Carlos Undergroove
  • Iraupena: 84 minutu

Oharrak:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

GONBIDAPENAK:

Horretarako 3 bide egongo dira, ekainaren 25etik aurrera:

*Gonbidapenak agortu arte, edo emanaldi egunera arte.