Belarrien Goxoko: Etxepare Rap

abendua
15
astelehena
20:00
2014

Tokia: Klaustroan.

ETXEPARE RAP emanaldia, Belarrien Goxoko programaren barruan

Imanol Epeldek Etxepare Rap emanaldia eskainiko du abenduaren 15ean. Iaz izen bereko bloga zabaldu zuen zarauztarrak Argia aldizkarian euskal literaturaren historia kantuz egiteko helburuarekin. Dagoeneko hainbat lan rapeatu ditu, besteak beste, Salbatore Mitxelenaren Abedants, Txirritaren Neska bat tentatzen eta Bernard Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae. Horietako asko hemen entzun ahal dituzue: Etxepare rap