Axular eta Gero, Patxi Salaberriren pasio

uztaila
04
asteazkena
19:00
2018

Patxi Salaberri Muñoaren erretiroa dela eta, hark Axularrez nahiz Gero liburuaz idatzitako artikulu guztien bilduma-liburua aurkeztuko da. Guztira 32 artikulu bildu dira (1997tik 2017ra artekoak) 900 orrialdetik gorako liburuan.

Salaberriren omenezko liburuaren aurkezpena Ortuño aretoan izango da.

Aurkezpen-ekitaldian honako hauek hartuko dute parte:

  • Jon Zarate (EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea)
  • Txipi Ormaetxea (editoreen ordezkari gisa)
  • Patxi Salaberri