ATOPIA RPG Euskal Herria arraroa da

urria
17
larunbata
18:00
2020
Ortuño

Jarduera hau bertan behera geratu da.

ATOPIA RPG euskaraz sortutako lehen rol-jokoaren aurkezpena egiteaz gain, taldeka jokatzeko aukera izango da saio honetan. Ordu eta erdiko saioa izango da, eta partida ezberdinak jokatuko dira.

Atopia RPG fikziozko Euskal Herrian kokaturiko rol-jokoa da, 2018an Gerediaga Elkarteak eskainiriko lehen Sormen Beka eskuratu zuen Etzi Portu Maritimoa taldearen proiektuak eta 54. Durangoko Azokan aurkeztu zen jendaurrean. Euskaraz sortu eta argitaraturiko lehen rol-jokoa da eta 2019 urtean plazaratu da.

Eguzki-sistema. 3. planeta, Lurra. Euskal Herria.

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik den Euskal Herria den modukoa? Nola den posible den bezalakoa izatea?

Inoiz entzun al duzu “hipotesi guztiak zabalik” daudela?

Oraingoan egia da.

Konspirazio teoria guztiek dute balizko arrazoia Euskal Herri garaikidearen bertsio alternatibo honetan.

Eta zu erdi-erdian zaude.

EUSKAL HERRIAK BEHAR ZAITU! ENROLATU!

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, aurrez eman beharko da izena ohiko bideak erabilita.
  • Jarduerara 15 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
Gauekoak (r)ekin elkarlanean