Arraun the Basque’s World 2020 erakusketa Argazki-hizki erakusketa

urria
15
osteguna
19:00
2020
azaroa
01
igandea
21:00
2020
Jovellanos

Arraun the Basque’s World 2020 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa azaroaren 1era bitartean egongo da ikusgai, Jovellanos aretoan. Erakusketa urriaren 15ean aurkeztuko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Argazki irabazleek leku askotara eramango dute bisitaria, batzuk ezagunak (Baiona, Gezaltza Añana, Bilbao, Donostia, Zumaia, Zarautz, Gaztelugatxe…), eta besteak pertsonalak (giza gorputza…), baina zalantzarik gabe istorio guztiek irudimena alderik alde eramango dute, eta euskaldunen munduan barna bidaiatuko.

Honako lanak izan dira irabazleak, gai bakoitzeko bana:

  • Leku-argazkiak: Euskal argia Baionan (Aitor Salazar)
  • Natura-argazkiak: Itsasoa urdina da (Thais Buforn)
  • Ondare-argazkiak: Gatz-aleak (Miren Otxoa)
  • Pertsona-argazkiak: Argilunak (Egoitz Albizu)

Ordutegia:

  • Astelehenetik igandera
    • Goizez: 11:00-14:00
    • Arratsaldez: 18:00-21:00

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.