Arabako emakumeak lanean, 1890-2000

martxoa
02
osteguna
19:00
2017
apirila
02
igandea
23:59
2017

arabako-emakumeak-lanean Arabako emakumeak lanean izeneko argazki erakusketak, Arabako eta Gasteizko emakumeen ogibideak islatzen ditu. Emakumea eta lana bikotea historikoki bereizezina izan da, gaur egun bada eta etorkizunean ere izango da. Horiek horrela, argazkigintzaren sorrerarekin emakumezkoen lanak eta ogibideak erretratatuak gelditu ziren.

Martxoaren 2tik apirilaren 2ra egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko lehen solairuko erakusketa aretoan. Bisitariak 44 argazki topatuko ditu bertan, XIX. mendearen amaieran hasi eta XX. mendean zehar emandako bilakaera jasotzen duten irudiak. Argazkiak hamarkadaka daude antolatuta eta argazki-sorta bakoitzean (hamarkadako 4 irudi) Arabako emakumezkoek sektore ekonomiko ezberdinetan izandako presentzia dago islatuta. Zehazki, historiako lau epealdi nagusi daude banatuta: Borboien Berrezarkuntza, II. Errepublika, Frankismoa eta Trantsizioa eta Demokrazia

Oihaneder Euskararen Etxeak sustatutako erakusketa honek emakume arabarrek lurraldearen garapen ekonomikoan eta sozialean izandako garrantzia azpimarratu nahi du. Aritza Sáenz del Castillo ikerlari gasteiztarraren jatorrizko ideian dago oinarrituta. Horrez gain, erakusketak Vitoria-Gasteizko Udalaren Berdintasunerako Zerbitzuaren laguntza izan du eta Gasteizko Pilar Arostegi Udal Artxiboa, Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia eta Sancho el Sabio Fundazioarekin egindako elkarlanaren emaitza da.

argazkiak-oihaneder-ikurraOrdutegia: Asteartetik ostiralera 19:00-21:00 / Larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00 / Igandeetan 12:00-14:00

Ekintza osagarriak:

Erakusketaren testuinguruan bi jarduera osagarri antolatu dira Aritza Saenz del Castilloren parte-hartzearekin: